XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeru izenez ez zun adierazi beti Iainko aurpegiari so dagon sorkari gogakoi edo adiduna; ez eta lur izenez gai eitegabea ere.

Zer, beraz? - Guk dioguna, diote; ori sumatu zun gizon arek, au esan zun itz oriekin -.

- Zer da, gero?

Zeru-lurren izenez izadi ikuskari au adierazi nai ukan zun, lenbizi erabat eta laburki, gero egunak batbanatzeko, bata bestearen ondozkatuz, Gogo gurenari orrela aipatzea baitzitzaion egoki.

Erri basazi aragikoiari mintzo zitzaion, ageri ziran gauzak bakarrak goraintziz.

Beraz, etsitzen dute ontan: lur ikus-ezin ta antolagabea, leize illuna, gai eitegabe ua aditu bear dala, ez oker ere, eta artatik ageri da ondorioka, egun aietan egin eta antolatu zitula, guzion begietan dauden agerkari auek oro.

25. Beste batek au esan ba'leza: eitegabe ta nahas-mahas au zeru-lurren izenez adierazten dala; mundu ikuskari au artatik egiña ta biribildua baita, bertan ageri diran sorkari guziekin?

Beste batek esan ba'leza: zeru-lurrak sorkari ikuskari ta ikus-eziña deritzala, ez gaitzegoki; ta, beraz, Iainkoak zugurtasunez, ots, asieran egin zula sorkari oro, bi itz orietan dagola?

Baiña Iainkoaren zer-danetik beretik ez-baiña, ezer-ezetik oro egiñak diralako, ez baitira Iainkoa dan bera, guzietan aldartea ageri baita, naiz geldi daudela Iainkoaren betiko etxea bezala, naiz alda ditezela gizonaren gorputz-animak bezala.